Ba al dakizu nola egiten zaion ongietorria urte berriari Txinan...? Edota Indian? Ez? Orduan, igo zaitez mapamundi magiko batera Markel, June eta haien osaba Iñakirekin, eta egon prest mundu osoa zeharkatzeko. Urte berria ospatzeko modurik bitxienak ezagutuko dituzu: Italian dilistak afaltzen dituzte, Marokon gameluen lasterketak egiten dira... eta, gainera, ospakizun berri bat asmatzera animatuko zaituzte. URTE BERRI ON!